614 milioi euroko fakturazioa izan zuen 2019an

2020ko ekainaren 26a
00:00
Entzun
Iazko emaitzak ere eraman ditu Tubacexek. Taldeak 614 milioi euroren salmentak egin zituen 2019an, eta 11 milioi euroren irabaziak erdietsi. Emaitza horiek hobeak izango ziren, baldin eta Iranen bezero bat hornitzeko 150 milioi euroko kontratua ez balitz ezerezean gelditu, AEBek herrialde horri jarritako zigorren ondorioz.

Joan den urtean, Tubacexek aliantza hitzartu zuen Abu Dhabiko Senaat holdingarekin, eta aliantza horrek NTS taldea erosi zuen. Iaz, AEBetan lantegia eraiki zuen Tubacexek Duranten (Oklahoma), herrialde hartan espazioko arloan eta aeronautikan gero eta kontratu gehiago zituelako, eta AEBetako muga zerga politikarengatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.