SOSLAIA. Gregorio Villalabeitia

Kutxabankeko lemazain berria

Jon Fernandez.
2014ko azaroaren 28a
00:00
Entzun
Bankaren sektorean gizon eskarmentuduna da Gregorio Villalabeitia (Barakaldo, Bizkaia, 1951). BBK-ko patronatuak aho batez aukeratu zuen Villalabeitia Kutxabankeko presidente, atzo, eta hala izango da BBK-k Kutxabankeko akzioen %57 dituelako. Presidente berriak gaur goizean egingo du aurkezpena prentsa aurrean.

Zientzia ekonomikoetan eta zuzenbidean lizentziaduna, 1977an Bizkaiko Aurrezki Kutxan hasi zen lanean. 1988an kutxako zuzendari izendatu zuten. 1990ean Banco Cooperativo EspaƱoleko zuzendari egin zuten, eta 1993an Argentariara pasatu zen. Handik BBVAra igaro zen 1999an, eta goi karguak bete ditu han. Hainbat enpresa handitako administrazio kontseiluetako kidea izan da, eta Telefonicako presidenteordea izana da. Seeliger y Condeko bazkidea da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.