Martxoaren 11ko biktimak oroitu dituzte Madrilen

2019ko martxoaren 12a
00:00
Entzun
Hamabost urte dira 2004ko martxoaren 11n Madrilen izandako erasotik, eta atentatuetan hildako 192 lagunak oroitu zituzten atzo Espainiako hiriburuan. Ekitaldi bat egin zuten horien omenez, eta Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak, Pablo Casado PPko presidenteak eta hainbat biktima elkartetako ordezkariek hartu zuten parte.

2004ko martxoan, PP zen gobernuan, eta atentatuaren egilea ETA zelako teoriari eutsi zion hasieran. Hiru egun geroago ziren Espainiako bozak. Orduan lehergailuak desaktibatzeko Poliziaren unitateburua zena elkarrizketatu zuen atzo El PaĆ­s-ek; aitortu zuen PPk ETAren egiletzaren bertsioari eutsi ziola jakin arren ez zela egia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.