Manifestazioa, metroko lanak gelditu ditzaten

2020ko urriaren 8a
00:00
Entzun
Satorralaia bizilagunen mugimenduak manifestazioa egingo du azaroaren 24an, Donostiako metroaren lanak geldi ditzatela eskatzeko. Azaldu dutenez, azken hilabeteetan metroko lanetan izandako gertakariek berretsi egin dituzte lan honen kontra egiteko mugimenduak erabilitako arrazoiak. Jaurlaritzari eskaera bat egin diote, gainera: Mirakontxa eta Easo arteko lanak gelditzeko arrazoien inguruko informazioa «jendaurrean eta gardentasun osoarekin» argitara emateko. Ez baita lehen aldia Donostiako metroaren lanek zeresana ematen dutela. Izan ere, Mirakontxa eta Easo arteko lanak gelditu aurretik, metroko lanek Zubieta kaleko eraikin bateko sotoan zulo bat sortu zuten ekainaren 5ean. Obrak geldi ditzatela eskatzeko, mugimenduk kideek herritarrei dei egin die mobilizaziora joan daitezen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.