Ion Kepa Parot askatzeko eskaera egin dute Baionan

2021eko martxoaren 21a
00:00
Entzun
Ostegunean jakin zen Ion Kepa Parot euskal presoak positibo eman zuela COVID-19aren proban, eta, atzo, Baionako suprefeturaren aitzinean elkarretaratzea egin zuten, gaixorik dauden presoen askapena eskatzeko. Parotek 70 urte beteko ditu maiatzean, eta 31 urte daramatza preso. Egun, Mureteko (Frantzia) kartzelan dago, Euskal Herritik 425 kilometrora, eta ziegan bakartuta daukate. Euskal presoari bost aldiz ukatu diote baldintzapean aske geratzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.