GAKOAK

2019ko urriaren 8a
00:00
Entzun
Frantziako Gobernuak bortizkeria matxistaren aurkako Grenelle eztabaida hasi du, eta urgentziazko hamar neurri aurkeztu ditu indarkeriari aurre egiteko. Hona neurri nagusiak:

Aterpea. Urgentziazko aterpea segurtatzeko 250 toki irekiko ditu, eta beste 750 leku epe luzeagorako aterpea bermatzeko.

Etxebizitza. Bortizkeria jasaten duten emakumeek etxebizitza bat atzeman dezaten, gobernuak alokairurako bermeak emanen dizkie.

Geolokalizazioa. Urgentziazko aterperako lekuak non dauden jakiteko plataforma bat sortuko da, profesionalei zuzendua.

Eskumutur elektronikoa. Urruntze agindua jaso duen gizonak eskumutur elektronikoa jantzi beharko du; biktimarengana hurbiltzeko debekua urratuz gero, alarma piztuko da.

Polizia etxeetako azterketa. Frantziako Estatuko laurehun komisariatan, salaketa prozesuaren diagnostiko bat eginen da, disfuntzioak atzemateko.

Arriskua neurtzea. Salaketa jartzean, Poliziak arriskua neurtu beharko du, biktimaren babes beharrak hobeto identifikatzeko.

Salaketa ospitaleetan jartzeko aukera. Erietxean bertan salaketak jartzeko aukera izango dute bortizkeria jasan duten emakumeek, Polizia etxeraino joan behar ez izateko.

Feminizidioa gertatu ondoko bilana. Feminizidio baten ostean, kontaktuan izan diren profesional guztiek bilan bat egin beharko dute, arreta metodoak hobetzeko.

Guraso aginpidearen geldialdia. Epaileek gizon bortitzaren guraso aginpidea mugatzeko edo eteteko erabakia hartzen ahalko dute. Gizonak emakume bat hil duen kasuetan, inkesta denboran ere eten ahalko diote guraso aginpidea ustezko akusatuari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.