HILBERRIA. Iñigo Oiarzabal

Ezusteko galera Gureak-en

Erredakzioa
Donostia
2018ko uztailaren 11
00:00
Entzun
Gureak enpresa taldean egun latza izan zuten atzo, Iñigo Oiarzabal taldeko zuzendari nagusiaren ustekabeko heriotzaren albistearekin esnatu baitziren. Astelehen gauean hil zen Oiarzabal, bihotzekoak jota. 53 urte zituen. Zazpi urte zeramatzan Gureak-eko zuzendaritzaren buruan, eta, aurretik, beste zenbait ardura kargu ere izan zituen. Adibidez, zerbitzuen dibisioko zuzendaria izan zen 21 urtez.

Desgaitasunak dituztenentzako lan aukerak sortzen dituen enpresa talde bat da Gureak, eta, batez ere, Gipuzkoan jarduten du, industrian, zerbitzuetan eta marketineko alorretan. Enpresa taldeak 44 urteko ibilbidea du jada, eta, gaur egun, 5.600 langile dauzka; horietako %82k gaitasun urritasunen bat dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.