ESANAK

2021eko martxoaren 9a
00:00
Entzun
«Aurrerapenak aurrerapen, mundu osoko emakumeek egiturazko desberdintasuna pairatzen jarraitzen dute. Hala nola: soldata arrakala, botere eta erabaki eremuetara iristeko zailtasunak, emakumeen aurkako indarkeria, edo zaintza eta etxeko lanen banaketa desorekatua».
Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria

«Zaintzek emakume izena daukate. Hala ikusi dugu pandemia garaian, nola zaintza arloan andrazkoak aritzen diren lanean».
Maria Txibite Nafarroako lehendakaria

«Zaintzaren arloko lanak banatu behar dira, baloratu, eta egiten den lana ikusarazi. Edozein gizartetan, historikoki, ezinbesteko ardura horiek emakumeek egin dituzte».
Izaskun Landaida Emakundeko zuzendaria

«Ez da nahikoa legeetan berdintasuna formalki bermatzea. Jarrera aktiboa izatea beharrezkoa da berdintasunaren alde politika aktiboak eta errealak ezartzeko. Argi-ilun guztiekin, EHUk berdintasunaren arloan emandako aurrerapausoak nabarmentzekoak dira».
Eva Ferreira EHUko errektorea

«Politika publikoek zaintza erdigunean kokatu behar dute, eta politika publikoek erantzun egin behar diote sistemaren eraldaketa oso bati; eta, horregatik, sistema arrakalatzeko borroka feminista aldarrikatu dugu».
Bakartxo Ruiz EH Bildu

«Duela hiru urte, kalera atera ginen nahikoa zela esateko, eta dagoeneko ez dago atzera egiterik. Orain, mende honetako emakumeak berdintasunean aurrera egiten imajinatzen ditut».
Idoia Mendia PSE-EE

«Pandemiak jende askoren begiak zabaltzeko balio izan du. Izan ere, bizitzari eusten dioten zaintza lanak ezin dira beti emakumeen bizkar geratu. Ardurak banatu beharra daukagu».
Pilar Garrido Ahal Dugu

«PP beti egon da emakumeen eskubideen defentsaren abangoardian. Ez dugu arazorik izan emakumeak ardura postuetan jartzeko, arlo politikoan zein instituzionalean. Hor daude, esaterako, Arantza Quiroga eta Maria San Gil».
Carlos Iturgaiz PP
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.