ELAk eskatu du Iraleko ikastaroak berriro abiatzeko

2022ko urtarrilaren 27a
00:00
Entzun
Eusko Jaurlaritzak duela bi aste erabaki zuen irakasleak euskalduntzeko Irale programako ikastaroak urtarrilaren 28ra arte etetea, «izurriaren egoeragatik». ELAren irudiko, erabakia Hezkuntza Sailaren «inprobisazioaren eta planifikazio faltaren adibidea» da. «Erabaki hori langileon ordezkariei bizkar emanez hartu zen».

Hori horrela, sindikatuak eskatu du ikastaroak berriz martxan jarri eta luzatu ditzatela, galdutako egunak berreskuratzeko. Halaber, «euskalduntzearen aldeko benetako apustua» egiteko eskatu dute. Hezkuntza Sailak BERRIAri esan dio datuak aztertzen ari dela eta litekeena dela gaur argitzea zer egingo duten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.