Athleticek laugarren tokian sendotu nahi du, gaur Albaceten irabazita

Julen Etxeberria.
2019ko apirilaren 13a
00:00
Entzun
Athleticek helburu jakin bat jarri dio bere buruari liga bukatzeko falta diren lau partidetarako: laugarren postuari eutsi nahi dio. Lehia itxia izango da, lau talde baitaude hiru puntu eskasetan: Athleticek 43 puntu ditu; Granadillak, 42; Betisek, 41; eta Realak, 40. Sailkapena zeinen estu dagoen kontuan hartuta, talde zuri-gorriak ezin ditu puntu asko bidean utzi. Zenbat eta gehiago bildu, orduan eta eskurago izango du.

Gaur egin nahi du beste urrats bat helburu horretan. Albaceten (Espainia) ariko da, etxeko taldearen aurka (11:00, Movistar Vamos). Sailkapenari erreparatuta, Athletic da faborito irabazteko. Alde handia dago baten eta bestearen artean, Albacete hamalaugarren postuan baita. Gainera, Espainiako taldea oso bolada txarrean da, galdu egin baititu azken bost partidak. Horren ondorioz, larri dago sailkapenean, puntu bakarrera baitu jaitsiera.

Faborito izan arren, zuri-gorriak ez daude garairik onenean; ez, behintzat, jokalarien sasoiari dagokionez. Izan ere, makina bat jokalari daude min hartuta: Maite Oroz, Yulema Corres, Lucia Garcia, Erika Vazquez eta Marta Unzue. Horren ondorioz, Joseba Agirrek bigarren taldeko lau jokalari sartu ditu deialdian. Agirrek, hala ere, ez du aitzakiarik. Ā«Hemezortzi jokalari oso lehiakor doaz. Erakusteko unea da. Prest gaudeĀ».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.