Osasun Bidasoa plataformak plan integrala eskatu du

2023ko otsailaren 3a
00:00
Entzun
Bidasoaldeko eta Nafarroako Bortzirietako berrogei elkarte biltzen dituen Osasun Bidasoa herritarren plataformak bere aldarrikapenak eraman ditu Eusko Legebiltzarrera. Kexu dira Bidasoko eskualdeko ospitalean eta Irungo (Gipuzkoa) anbulatorioetan leku arazo handiak direla «kalitatezko osasun arreta» emateko, eta osasun azpiegituren plan bat egitea nahi dute, bai espazio arazoak konpontzeko, bai herritarren arta bermatzeko.

Eusko Legebiltzarrean hizpide hartu dute gaia, Elkarrekin Podemos-IUren eskutik. Jaurlaritzari Eskatu dio egin dezala eskualderako osasun plan integral bat osasun langileen eta eragile sozialekin batera, arazoei aurre egiteko. EH Bilduren eta PP+C's-ren babesa jaso du proposamenak. Ordea, EAJk eta PSE-EEk ez dute ekinbidea babestu, eta asmo orokorrak jasotzen dituen testu bat onetsi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.