KRISIAREN GAKOAK

2019ko uztailaren 17a
00:00
Entzun
EAko afiliatuen datu basea. EAko ildo kritikoak dio duela bi urtetik afiliatuen erroldarako sarbidea eskatzen ari zaiola zuzendaritzari. Datu basea «ezkutatzea» egotzi diote. Berme Batzordea errolda ematearen alde azaldu da. Zuzendaritzak esan du lege eragozpenak daudela datuok zabaltzeko —horretan ere ez dago ados ildo kritikoa—, eta Berme Batzordeko bi kideri espediente informatiboa zabaldu die, ustezko irregulartasunengatik.
Kuota ordaintzen ez dutenen errolda. Alderdiko kuota ordaintzen ez dutenen errolda ere eskatu du ildo kritikoak, kopurua puztuta dagoelakoan ildo ofizialaren mesedetan.
Ezohiko batzar nazionala. EAk etzi egingo du ezohiko batzar nazionala, Gasteizen (19:00), afiliatuek primarioen prozesuarekin aurrera nola jarraitu erabakitzeko. Ildo kritikoak esan du «zuzendaritza bilera paralelo» batean hartu dela ezohiko batzarra deitzeko erabakia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.