Bilboko Elkartasun Sareak instituzioen jarrera kritikatu du

2020ko uztailaren 1a
00:00
Entzun
Bilboko Elkartasun Sareak etorkizuna «oinarritik eta modu kolektiboan» eraikitzeko deia egin du. COVID-19aren krisia hasi zenean Bilboko auzoetako bizilagunek eratutako sareak atzo udaletxearen aurrean egindako agerraldian nabarmendu zuenez, izurriak eragindako krisiak agerian utzi du «zerbitzu publikoen ahulezia». «Gure jardunaren bidez, zerbitzu horien urritasuna ikusi ahal izan da».

Sareak adierazi zuen haien asmoa dela «okerren» pasatzen ari diren pertsonei laguntzea, eta instituzio publikoek — «horietako langileen prestasuna itzela izan da»— zeregin hori «oztopatu» dutela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.