Baratze bat lur okupatuan

Arbonan lur salmenta bat salatzeko, baratze bat landatu dute aurrez okupatutako lurretan

Oihana Teyseyre Koskarat.
Arbona
2021eko uztailaren 10a
00:00
Entzun
«Lur saldua, betiko galdua», hala dio erran zaharrak. Hain zuzen, laborantzako lur salmenta bat oztopatzeko asmoz, ELB sindikatuak eta Lurzaindiak okupazio bat hasi zuten Arbonan (Lapurdi). Hemezortzi egun daramatzate han: oihal etxolak, ostatua, komunak, sukaldea, hots, bertan bizitzeko behar den guzia ezarria dute. Atzo, beste urrats bat egin zuten: lurra iraultzen hasi ziren, baratze bat egiteko: «Lur horretan hainbat baratzezain plantatzen ahal dira. Guk lurra lantzea deliberatu dugu, elikatzaile bilaka dadin», azaldu du Maryse Cachenaut Lurzaindiko eledunak. Hamabi hektarea ditu laborantza lur horrek, eta jabeak ondoko etxearekin batera saldu nahi du, orotara, hiru milioi euro baino gehiagoan. Safer laborantza lurren kudeatzeko egiturak, ordea, partzialki erosteko lehentasuna eskatu dio jabeari, eta erosketa bertan behera uzteko erosleari. Oraingoz, negoziazioak abian dira. Saferek 800.000 euroko balioa ezarri dio ondasun osoari: jabeak ezarritako prezioaren laurdena, alegia. Laborantza lurrak, berriz, 100.000 euroren truke erosteko proposamena egin du egiturak. Jabeak eta erosleak uztailaren 20ra arteko epea izanen dute aurrera edo atzera erabakitzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.