Juantxu Rodriguezen sendiak kalte-ordainak jasoko ditu

urtzi urkizu
2019ko abenduaren 21a
00:00
Entzun
Giza Eskubideetako Ameriketako Batzordeak AEBetako Gobernuari exijitu dio Panamako 1989ko inbasioko biktimei kalte-ordainak emateko. Horien artean dago Juantxu Rodriguez argazkilariaren (Casillas de Coria, Espainia, 1957) familia —Portugaleten (Bizkaia) hazi zen, eta Ezkerraldean argazki sorta ugari egin zituen—. Bihar beteko dira 30 urte argazkilari bizkaitarra AEBetako armadak tiroz hil zuela.

Elisa Pavon Rodriguez familiako bozeramaileak nabarmendu duenez, AEBek giza eskubideen batzordearen erabakia onartu du, eta dagoeneko hiru biktima zibilek jaso dituzte kalte-ordainak. Erabaki historikotzat jo du Pavonek: «Inpunitatea bukatu da,AEBak ez daitezen izan jendea zanpatzen doan erraldoi bat». Iradoki du beste bide batzuk zabal daitezkeela: esate baterako, Jose Couso kamerari galiziarraren auziarena —AEBetako armadak hil zuen Bagdaden, 2003an—.

Giza Eskubideetako Ameriketako Batzordeak bete beharreko txosten bat aurkeztu du, eta adierazi du Washingtonek mekanismo berezi bat sortu behar duela,«ahalik eta bizkorren», biktima talde bakoitzarentzat ordainak gauzatzeko.

Mugarik Gabeko Kazetariek omenaldi bat egin diote Rodriguezi, Madrilen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.