Txinako ekonomia %0,2 baizik ez da hazi udan

2021eko urriaren 19a
00:00
Entzun
Euskal Herritik urruti ere ari dira antzematen hazkundea moteltzen ari dela. Txinako BPGa, adibidez, soilik %0,2 handitu zen hiruhileko arteko tasan. Urte artekoan, berriz, %4,9 hazi da uztailetik irailera, udaberriko %7,9tik behera. Pandemiaren aurreko urteetan %6,5 eta %7 arteko hazkundea izan zuen Txinak.

Beste eremu batzuetan ere gertatzen ari denaz gain —hornikuntza arazoak industriaren ekoizpena gutxitzen ari direla, eta energia garestiak zenbait lantegi itxiarazi dituela—, Txinan hazkundeak badu beste oztopo bat, nahita eragindakoa, gainera: Xi Jinpingen gobernua etxebizitzen eta eraikuntzaren inguruan dagoen burbuila zulatu nahian dabil, iritzi diolako herritarrak baina batez ere eraikitzaileak gehiegi zorpetu direla. Horren ondorioz, zaildu egin du higiezin sektoreak maileguak eskuratzea, eta horrek oso ataka estuan jarri ditu Evergrande eta beste konpainia batzuk. Evergrandek huts egin du bere zorren ordainketan, eta berregituraketa edo likidazio prozesu baten atarian dago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.