Verterren lanean ari den kamioi batek istripua izan du

2020ko martxoaren 29a
00:00
Entzun
Zaldibarko luiziko hondakinak sartzeko biltegietan lanean ari den kamioilari batek istripua izan zuen asteazkenean. Zabortegiaren inguruan gertatu zen, eta gidariak ez zuen minik hartu. Kalte materialak, aldiz, handiak izan ziren, batez ere kabinan, kamioia alde batera irauli baitzen. Atzeko aldea ikusgai egon da azken egunetan Eitzagako plazan.

Auzotik zabortegira igotzeko bideak malkar eta traketsak dira, eta azken asteetan kamioi ugari dabiltza gora eta behera. Jarduna etengabekoa da, eta bizilagunak kexu dira. Hondakinak hartzeko bi biltegiak zabortegiaren inguruan eraikiko dituzte; hilaren 3an hasi zituzten obrak. Lanentzako eperik ez zuten zehaztu, baina Jaurlaritzaren lehen kalkuluen arabera hiru hilabete beharko dira gutxienez larrialdi lanak bukatzerako. Hori bai, esana dute hondakinak zabortegi barruko pistetatik garraiatuko dituztela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.