Olympiakosen aurka jokatuko du bihar Baskoniak

2020ko urtarrilaren 29a
00:00
Entzun
Aurreko jardunaldian etxean Khimki menderatu eta gero, Euroligan bigarren garaipena erreskadan lortzeko erronka izango du bihar Baskoniak, Atenasen. Olympiakosen aurka jokatuko du talde arabarrak (20:00).

Bi taldeentzat funtsezkoa da irabaztea, zortzi onenen artean egoteko borrokan segitzeko. Baskonia hamabigarrendago sailkapenean. Zortzipartida irabazi, eta hamahiru galdu ditu. Justu atzean du Olympiakos, garaipen eta porrot kopuru berarekin. 39 aldiz jokatu dute elkarren aurka bi taldeek.

Ezusterik ezean, Baskoniaren fitxaketa berriak, Semaj Christon joko antolatzaileak, debuta egingo du biharko neurketan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.