'Minigonen jai' bat egitea galarazi dute Gasteizen

2018ko apirilaren 27a
00:00
Entzun
Gasteizko dantzaleku batek bihar minigonen festa deituriko ekitaldia egiteko asmoa zuen, baina galarazi egin dio Gasteizko Udalak. Jaiaren antolatzaileen —Perseus dantzalekuaren— asmoazen debalde sartzen uztea gona motza zeramaten neska guztiei eta sariak ematea gona laburrena zeramanari etajantzi «limurtzaileena» hautatzen zuenari. Ekitaldia «sexista, baztertzailea eta andreen duintasunaren aurkakoa» litzatekeela uste du Gasteizko Udalak, eta horregatik galarazi du. Iñaki Prusilla zinegotziak adierazi du ekitaldi hori antolatzeak Ikuskizun Publikoen Legearen 6. artikulua urratzen duela, eta zigorra merezi duela: gutxienekoa 30.000 euroko isuna litzateke, eta larriena, aldi bateandantzalekua ixtera derrigortzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.