Politikan eta instituzioetan, udalgintzara emana

2019ko uztailaren 31
00:00
Entzun
Gipuzkoako batzarkide eta EAEko legebiltzarkide izana da Xabier Zubizarreta, HBren Mahai Nazionalean ere egon zen, baina, nabarmendu duenez, bere «dedikazio nagusia udalgintza» izan zen. Batzarkide 1991-1995ean eta 1999-2000n izan zen; legebiltzarkide, 1994-1998an; eta Mahai Nazionalean, 1998ko otsailean sartu zen, aldi labur baterako, «ordezko modura», Espainiako Auzitegi Gorenak 1997ko abenduan HBren mahaikideak espetxeratzea ebatzi ondoren.

Herri Batasunak Eusko Legebiltzarrean gutxitan parte hartzen zuen garaian izan zen parlamentarioa Zubizarreta. «Esango nuke pare bat hitzaldi baino ez nituela egin. Haietako bat, ETB Nafarroan jartzearen aldekoa izan zen. Kultura Batzordean egon nintzen».

Iritzi dio HBri «pixka bat kostatu» zitzaiola instituzio publiko guztietan aritzeko erabakia hartzea. «Baina guretzat garrantzitsua zen urratsak jendearekin batera egitea, hitz eginez eta eztabaidatuz. Horixe bera egin genuen orain dela urte batzuk, estrategia aldaketarako». HB indar politiko «atipiko bat» izan zela adierazi du, «gehiago baitzuen herri mugimendu baten izaera, alderdi politiko batena baino». EH Bildu «bereziki» instituzioetara begira dabilela esan du, baina ez du uste talde politiko klasiko bat denik, «bertako kide bat ezker abertzalea izateak ematen diolako beste izaera bat».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.