Koronabirusa

Oxfordek eten zuen bidea hasi du berriz

COVID-19arentzako txertoa lortzeko egiten ari diren entsegu klinikoak berriz hasiko dituztela esan du AstraZeneca botika konpainiak

Ikertzaile bat txertoaren dosiak erakusten, artxiboko irudi batean. ANTONIO LACERDA / EFE.
Lander Muñagorri - Arantxa Iraola
2020ko irailaren 13a
00:00
Entzun
Oxfordeko Unibertsitatea koronabirusaren aurkako txertoa garatzeko ikerketa egiten ari da, AstraZeneca konpainiarekin batera, eta gaur jakinarazi dute entsegu klinikoa abiatuko dutela berriz. Txertoa garatzeko hirugarren fasean daude, eta aste honetan parte hartzen ari zen pertsona bati zeharkako mielitis izeneko gaitza azaldu zaio. Ez zuten espero halako erreakziorik; areago, ez zioten azalpenik topatu erreakzioari, eta gertatutakoa aztertzeko ikerketa gelditzea erabaki zuten.

Mundu mailan, 18.000 pertsonak hartu dute parte Oxford eta AstraZenecaren txertoaren entseguan. «Hain programa zabalak direnean, ohikoa da parte hartzaileak gaizki sentitzea. Kasu bakoitza xeheki aztertu behar da, segurtasunaren ikuspegitik bere garapena bermatzeko», azaldu du AstraZeneca konpainiak, ohar baten bidez. Ez dute zehaztu noiz hasiko diren berriz probak egiten. Txertoaren hirugarren fasea amaitzen duenerako, AstraZenecak hainbat kontratu izenpetuak ditu Erresuma Batuarekin, AEBekin eta Europako Batasunarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.