ARGUDIOAK

2018ko maiatzaren 24a
00:00
Entzun
EAJk azpimarratu du 155. artikuluak «iraungitze-data» duela; «aste, egun edo ordu» kontu bat dela.

EAJk uste du aurrekontuen blokeoak «amildegirantz» eramango lukeela egoera politikoa, Espainiako Gorteetarako bozak aurreratuko liratekeela, eta emaitzak euskal autogobernuarentzat ere kaltegarriak izan daitezkeela, Espainiako alderdien joera zentralistagatik, eta, bereziki, Ciudadanosen indarragatik.

EAJk dio aurrekontuak babestuta bere eragiteko ahalmena indartzen duela, Katalunian elkarrizketa bidezko konponbide bat lortzeko.

Akordioak bermatuko luke pentsioak igotzea, EAJk eta PPk adostu moduan.

Hego Euskal Herriko lau herrialdeentzako 540 milioi euroko diru partidak jasotzen ditu aurrekontuak, 2020. urtera artekoak. Inoizko inbertsiorik handiena, EAJren arabera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.