ERREAKZIOAK

2018ko urriaren 11
00:00
Entzun
«Navalen erreskate publiko bat ez da zaila, ezinezkoa baizik, Europako Batasunak ez baitu baimentzen. Edonola ere, proiektu bideragarri bat duen inbertitzaile pribatu bat agertzen bada, uste dut gobernuek —Espainiako Estatukoa eta Jaurlaritza— lagundu diezaiokegula inbertitzaile horri; betiere inbertitzaile horrek guk laguntzea nahi badu. Baina, gaur-gaurkoz, salbatzaile hori ez da agertu. Garbi esan behar da, hori delako egia […] Eta, ez bada inbertitzailerik, Naval ixtea beste aukerarik ez dago. Ez dago beste aukerarik, administrazio publiko batek ezin baitu enpresa erreskatatu. Inbertitzaile pribatu bat ez badago, ez dago etorkizunik. Hori guztiok dakigu».

Arantxa Tapia

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapenerako sailburua

«Espedientea onartuko balitz, beste urrats bat izango litzateke enpresaren likidaziorantza daraman bidean […] Euskal erakundeei galdegiten diegu behar beste egin dezatela erregulazioa ekiditeko eta jardueraren etorkizuna bermatzeko. Oraingoz ez dugu ezagutu [Ekonomiaren Garapenerako] sailak egin duen urratsik. Enpresa bat ixten denean, administrazioaren xedea bakarra da: albisteak iritzi publikoan izan dezakeen eragina leuntzea».

ELA

«Ontzi handietan espezializatzeko benetako saiakera eginez gero, guztiz bideragarria da Navalen jarduera. Oraindik ez dakigu Jaurlaritzak zer rol jokatuko duen oraingoan. Ez zuten proiektuaren jarraipenik egin. Navaletik kanpo interesak zituzten akziodunei nahi zutena egiten utzi zieten, desagertu den inbertsore baten etorrera saldu ziguten, eta orain diote ezin dutela partaidetzarik erosi».

LAB

«Berehalako irtenbide bat nahi dugu, bai zuzeneko lantaldearentzat, baita azpikontratatuen eta enpresa osagarrien enpleguarentzat ere. Gobernu zentralak eta Eusko Jaurlaritzak ahalegin guztiak egin behar dituzte ontzigintzaren moduko sektore estrategiko batek Sestaon ontziola bat izan dezan».

CCOO
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.