ERREZETAK

2020ko urtarrilaren 7a
00:00
Entzun
Arropa detergentea

Litro bat ur irakinetan sartu 40-45 gramo Marseillako xaboi luma, nahi bada, lau-zortzi sorta labanda edo laranja goxo olio-esentzial gehitu. Dena ongi astindu. Bokata bakoitzeko nahasketaren 150 mililitro erabil. Gehi daitezke: koilarakada txiki bat sodio kristal eta baso bat alkohol ozpin leungarri gisa. Arropa zurientzat, bi koilarakada handi sodio perkarbonato. Kolore nahasketaren kasuan, bi-hiru koilarakada handi sodio bikarbonato.

Bainugela osorikgarbitzeko
1/3 alkohol ozpin eta bi-hiru ur nahas.
15 sorta limoi edo eukalipto olio-esentzial gehi daitezke.

Zola garbitzeko
Xaboi beltza urarekin nahastu. Biziki zikina bada, hiru koilarakada handi sodio kristal nahas ur litro batean, eta nahi bada, sei koilarakada handi alkohol ozpin.

Arropari tatxak kentzeko
750 mililitroko bapora ontzi batean nahas litro erdi bat ur 60 gradutan eta bi koilarakada handi sodio perkarbonato. Tatxen gainean baporatu. Ez da luzaz atxikitzen ahal.

Gorputz osorako krema
Koilarakada bat erle-ezko, kakao gurin eta koko olio nahas eta Maria bainuan ezar. Urtua delarik, nahi bada, Geranio Rosa, Ho egur, laranja goxo edota menta olio-esentzial gehitu (orotara sei sorta nahas daitezke). Silikonazko molde batean ezarri eta hamar minutuz utzi hozten. Moldetik atera eta balia.

Hortzetako pasta
Meudoneko zuri eta glizerina begetala koilarakada bat nahas eta erantsi sei sorta menda olio-esentzial.

Desodorantea
Koko olio eta Maizena koilarakada handi bat nahas eta Maria bainuan ezar. Urtua delarik, zortzi sorta Palmarosa olio-esentzial gehitu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.