SOSLAIA. Eduardo Zubiaurre

Adegiren etxe-etxekoa

JUAN CARLOS RUIZ / FOKU.
xabier martin
2019ko apirilaren 10a
00:00
Entzun
Adegik etxe-etxeko gizona hautatu du Confebaskeko presidente izateko. Eduardo Zubiaurre Adegiko presidente izan zen 2006 eta 2012 bitartean, eta orain, berriz, Gipuzkoako Adegi elkarteko, Bizkaiko Cebek konfederazioko eta Arabako SEA elkarteko enpresaburuek osatzen duten patronaleko presidente izan nahi du.

Confebaskeko egungo presidente Roberto Larrañagak aurtengo udan amaituko du agintaldia, lau urtean aritu eta gero. Hark Miguel Angel Lujuaren lekukoa hartu zuen SEAk proposatu ondoren. Cebekek ez zuen gogo onez hartu Arabako eraikuntzako enpresariaren hautagaitza, baina, oro har,agintaldi lasaia izan du Larrañagak, eta lurraldeetako patronalen artean harreman onak landu ditu.

Orain, berriz, Adegiren hautagaiaren txanda helduko da. Larrañaga gipuzkoarra da, Eibarkoa, nahiz eta ibilbide profesionala Araban egin duen, eta beste gipuzkoar batek hartuko du Confebaskeko buruzagitza; Eduardo Zubiaurre Ariznabarreta ere Eibarkoa baita, 1962. urtean jaioa.

Jaz Zubiaurre SA enpresako arduradun nagusia da. 1924. urtean abiarazi zuen enpresa hori Domingo Zubiaurrek, Eibarren, eta haren ardura nagusia hartu zuen Eduardo Zubiaurrek orain hamarkada batzuk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.