NEURRI BERRIAK

2021eko urtarrilaren 13a
00:00
Entzun
Labiren aholku batzordeak astelehenean hartutako neurriak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ziren atzo, eta gaur sartuko dira indarrean Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Abendutik indarrean zeuden neurri batzuk gogortu, beste batzuk bere horretan utzi, eta beste hainbat malgutuko dira. Neurri berriak otsailaren 1a arte egongo dira indarrean. Hona neurri esanguratsuenak:
Probintzia arteko joan-etorriak. Ezingo da norbera bizi den lurraldetik atera, eta ezin izango da beste probintzia batera joan. Probintziatik atera ahal izango da soilik ondorengo kasuetan eta behar bezala justifikatuta: osasun arrazoiengatik, lan egiteko, ikasteko, menpekotasun bat duten pertsonak, edota haurrak eta adinduak zaintzeko, eta jarduera profesionalak egin ahal izateko.
Eremu gorriko udalerriak. Azken hamalau eguneko intzidentzia tasa 100.000 biztanleko 500 positibotik gora duten herrietan debekatuta egongo da haietatik irtetea, baita alboko herrietara joateko ere. Udalerritik atera ahalko da soilik ezinbesteko jarduerak egiteko bada. Astelehenero eta ostegunero eguneratuko da itxita egongo diren udalerrien zerrenda.
Udalerri mugakideak. Dekretuak jasotzen du udalerri mugakideetarako joan-etorriak baimenduta egongo direla, nahiz eta udalerri horiek beste probintzia batean egon. Salbuetsita egongo dira mugakide diren udalerrien arteko joan-etorriak, baldin eta azken hamalau egunetako intzidentzia metatua 500 kasutik gorakoa bada herri horietan.
Eskola kirola: Baimenduta egongo da eskola kirola egitea, baina soilik entrenamenduetarako, gehienez sei laguneko taldeetan eta aldagelarik erabili gabe. Eremu gorriko udalerrietan ezin izango da eskola kirolarik egin.
Kirol jarduerak: Kirol jarduera federatuetan lehiaketak eta entrenamenduak egin ahal izango dira.
Kontzertuak:Musika eta ahots-entsegu ez-profesionalak debekatuta egongo dira.
Dantza taldeak:Dantza talde ez-profesionalek entseguak egin ahal izango dituzte.
Joko eta apustu etxeak:Ireki ahal izango dituzte; ostalaritzak dituen neurri murriztaile berberak errespetatu beharko dituzte leku horietan.

.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.