Marc Soler nagusi Vueltako bigarren etapan

2020ko urriaren 22a
00:00
Entzun
Movistar taldeko Marc Soler izan zen atzoko Espainiako Vueltako 2. etapako irabazlea. Kataluniarra bakarrik iritsi zen Lekunberriko helmugara, Done Mikel Aralarkoa igo, eta jaitsieran erasoa jo ondoren. Hemeretzi segundo geroago heldu zen faboritoen taldea. Bigarren postua Primoz Roglicentzat (Jumbo Visma) izan zen, eta hirugarrena, berriz, Dan Martinentzat (Israel). Esloveniarrak elastiko gorriarekin jarraitzen du lider. Martin, gainera, bigarren postura igo da, Richard Carapazen kaltetan. Liderrarengandik orain bederatzi eta 11 segundora daude, hurrenez hurren.

Sailkapen nagusian hobekien kokatuta dagoen euskal txirrindularia Gorka Izagirre (Astana) da: hamalaugarren. Gaurko etapa Lodosan (Nafarroa) hasi eta La Laguna Negra de Vinuesa mendatean amaituko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.