Erreparazioa zain

2020ko irailaren 16a
00:00
Entzun
Erreparazioa lege, Kataluniako parlamentuaren 11/2017 legea da, frankismoaren biktimen erreparazio juridikoa du xede: «Franco diktadorea hil eta 42 urte igaro ondoren, ez dago frankismo garaiko epaiketak berariaz baliogabetzen dituen legerik. Zio horregatik, lege honek, ordenamendu juridikoarekin bat etorriz, legez kanpokotzat jotzen ditu 1938ko apirilaren 5etik 1978ko abenduaren azkenera arte Okupazioko Armadaren Gerra Auditoriak, orain hurrena Erregio Militarreko Gerra Auditoria izena hartuko zuenak, Katalunian instruitu zituen auzitegiak, prozedimentuak eta gerra kontseiluak oro». 66.590 pertsona fisikori eta 15 juridikori eragiten dien prozedura judizial militarren zerrenda da, eta tartean ageri da Juan Paredes Manoten izena; esan nahi baita, Txiki-rena.

Eusko Legebiltzarrak, bestalde, bestela jokatu zuen 2012an. Parentesia 1960an ireki eta 1978an hetsi, eta motibazio politikoko biolentziaren biktimen erreparazioa nahi zuen, eta ez auzitegi,ez prozedimentu, ez gerra kontseilurik kontsideratu. Gasteizko parlamentuaren Sufrimendu bidegabeen biktimen balorazio batzordeak biktima izaera aitortu zien Juan Paredes Manoti eta Anjel Otaegi Etxeberriari, beste sei lagunekin batera, eta kalte ordaina jaso zuten haien senideek.

Zain dira Xose Humberto Baena, Jose Luis Sanchez-Bravo eta Ramon Garcia Sanz. 50 urte honetan bostak omendu dituzte batzuek eta besteek Vigon, Madrilen, Murtzian, Zarautzen, Bartzelonan, Nuarben… Erakundeen errekonozimendua ez da bat eta bera han eta hemen, atzo eta egun.

Zain dute erreparazioa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.