Immatrikulazioen ituna «jukutria» bat dela dio EH Bilduk

2022ko martxoaren 11
00:00
Entzun
Espainiako Gobernuak eta Gotzainen Biltzarrak immatrikulazioen inguruan sinatutako ituna txarretsi zuen atzo EH Bilduk, «jukutria» bat delakoan. Itun horren arabera, Elizak immatrikulatutako 965 ondasun itzultzeko konpromisoa hartu zuten gotzainek, baina, koalizio abertzalearen esanetan, horrek praktikan eraginen duena izanen da «ia 100.000 ondasunen jabetza bidegabea legeztatzea». EAJri ere kritika egin zion, itun horri «bere babes politikoa emateagatik». Horren ordez, immatrikulazio «bidegabeak» salatzeko akordioa sinatu zuen EH Bilduk EP-IUrekin legebiltzarrean, baina ez zuen babesik lortu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.