Langabezia partziala berritu du Parisko gobernuak

2020ko ekainaren 25a
00:00
Entzun
Hego Euskal Herrian aldi baterako enplegu erregulazioa denak langabezia partziala izena du Ipar Euskal Herrian. Eskuzabalagoa izaten jarraituko du aurrerantzean ere. Emmanuel Macron presidenteak atzo gizarte eragileei iragarritakoaren arabera, uztailaren 1etik aurrera, langabezia partzialean den langileari soldataren %85 emango dio estatuak, baina behartuko ditu enpresak eta sindikatuak akordioak egitera enplegua bermatzeko eta lanaldia gehienez %40 laburtzeko. Gehienez bi urterako ordainduko du saria estatuak. Urriaren 1etik aurrera sinatutako akordioetan, berriz, %80 hartuko du estatuak bere gain.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.