GERRA KOMERTZIALA

2019ko maiatzaren 22a
00:00
Entzun
Nola jarri dute Huawei amildegira begira? Txinaren eta AEBen arteko gerra komertzialari erreparatu behar zaio egoera hori ulertzeko.

2018ko martxoa

AEBek muga zergen igoera iragarri zuten Txinako altzairuaren kontra. 60.000 milioi dolarren balioko tarifak ziren. Donald Trumpek esan zuen defizit komertziala txikitzeko neurria zela, hura %25era jaistea nahi zuela.

2018ko apirilaren 4a

Pekinen erantzuna: AEBetako 106 produkturi %25eko muga zergak ezarri zizkien. 50.000 milioi dolarren balioko tarifak ziren; besteak beste, soja, autoak eta hegazkinen aurka.

2018ko maiatza

AEBek Huawei eta ZTE Txinako konpainien telefonoak debekatu zituzten egoitza militarretan.

2018ko uztaila eta abuztua

Muga zerga gehiago ezarri zizkioten elkarri bi potentziek, eta Txinak Munduko Merkataritza Erakundean salatu zituen AEBak.

2018ko iraila

Muga zergen gerra areagotu egin zen bi aldeetan, produktu gehiagori tarifa bereziak ezarrita.

2018ko abenduaren 1a

90 eguneko su-etena adostu zuten Xi Jinpingek eta Donald Trumpek. Hilaren 5ean jakinarazi zuten, eta, aldi berean, Kanadak Huaweiko finantza zuzendaria Meng Wanzhou atxilotu zuen AEBen eskaera bat aintzat hartuta.

2019ko urtarrilaren10a

Txinak Kanadako bi herritar atxilotu zituen espiatzeaz akusatuta. Bezperan, Pekinek abisua eman zien Kanadari eta AEBei Mengen atxiloketak ekar zitzakeen ondorioen inguruan.

2019ko otsailaren 25a

Trumpek atzeratu egin zuen Txinaren aurka 200.000 milioi dolarren muga zergak indarrean jartzea; martxoaren 2an ziren martxan jartzekoak.

2019ko maiatzaren 10a

Su-etena hautsi zen, eta tarifa bereziak indarrean sartu zituen Washingtonek; %10etik %25era igo zizkien zergak Txinako 5.000 produkturi.

2019ko maiatzaren 20a

AEBetako hainbat konpainiak, tartean Googlek, Huaweirekin negozioak egiteari utziko diote, Etxe Zuriaren aginduei jarraituz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.