CCOOren zatiketa batek sorrarazi zuen sindikatua

2019ko ekainaren 6a
00:00
Entzun
1970eko hamarkadaren amaieran, Nafarroako CCOOren zuzendaritza kaleratu egin zuten, Espainian eta Euskal Herriko beste lurraldeetan sindikatuak babesten zuen ofizialtasuna baztertzeagatik. «Trantsizioa egonkortzeko aitzakian, paktismoan eta bake sozialean oinarritu zuen CCOOk bere ildoa, eta sindikatuaren burokraziari botere gehiago emanez», esplikatu du ESK sindikatuak bere webgunean. 80ko hamarkadaren erdialdera, Hegoalde osora hedatua zegoen, SU, CSUT eta beste sindikatu batzuetako militanteekin bat egin ondoren.

1985ean, ESK-CUIS abiatu zen, Ezker Sindikalaren Koordinakundea-Coordinadora Unitaria de lzquierda Sindical. CCOO-Euskadiko Ezker Sindikala esaten zitzaion ildoak ESK-CUISekin egin zuen bat 1998. urtean, eta ESK gisa jarraitu zuen sindikatu antikapitalistak gaur arte: Ezker Sindikalaren Konbergentzia. Zatiketak ez ziren bukatu, ordea: 2010ean, Nafarroako ildo batek ESK utzi zuen, «nortasunarekin lotutako desadostasunak» zirela eta.

ESK sindikatuak %1,5eko ordezkaritza lortu du azken hauteskunde sindikaletan. 5.400 afiliatu ditu, eta atal publikoan indartsuagoa da pribatuan baino, bereziki Osakidetzan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.