Disneyk 62.769 milioi euro ordaindu ditu 21st Century Fox erosteko

urtzi urkizu
2019ko martxoaren 21a
00:00
Entzun
Hainbat herrialdetako erakunde arautzaileen oniritzia jaso ostean, itxitzat eman du Disneyk 21st Century Foxen erosketa —Fox taldearen entretenimendu saila—. 62.769 milioi euro ordaindu ditu Disneyk, eta, erosketaren ondorioz, haren esku geldituko dira 20th Century Fox estudioa, FX eta National Geographic kanalak, eta Hulu plataformaren akzioen %30 —lehendik beste %30 zituen—. 21st Century Foxen 15.400 langile Disneyra pasatuko dira. Akziodunei esan diete 1.760 milioi euro aurreztu nahi dutela 2021era bitartean, eta, horrenbestez, 4.000 langile inguru kaleratuko dituztela argitaratu dute AEBetako hainbat hedabidek.

Disney+, urte bukaeran

Erosketaren ostean, Disneyk bere streaming plataforma propioa jarriko du martxan urte honen amaieran, Disney+ izenarekin. Katalogoan izango ditu, besteak beste, Star Wars eta Avatar sailak, Marvelen pertsonaien ekoizpenak, Pixarren animaziozko filmak, The Simpsons saioa, American Horror Story, Modern Family eta The Americans telesailak eta haurrei zuzendutako eduki ugari ere. Netflixekin lehiatu nahi dutela iragarri dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.