DATUAK

2021eko urriaren 14a
00:00
Entzun
Jaiotza tasaren jaitsiera zuzenean eragiten ari da hezkuntzan. Hauek dira azken urteetako eboluzioaren datu nagusiak.

Itxitako ikastetxeak

Bi. 2020-2021eko ikasturtea amaituta, bi ikastetxe behintzat itxi dira Euskal Herrian: Bilboko Hijas de la Cruz eta Donostiako Maria Inmakulada. Beste hainbat arrazoiren artean, matrikulazioa apaldu zitzaiela nabarmendu zuten.

Datu orokorrak

Pixkanaka jaisten. Espainiako Gobernuko Hezkuntza Ministerioak emandako datuen arabera, duela hogei ikasturte baino %23,6 ikasle gehiago daude Hego Euskal Herriko ikastetxeetan; duela hamar baino %9,3 gehiago; eta duela bost baino %1,6 gehiago. Hau da, hazkundea motelduz joan da azken urteetan, 2019-2020ko ikasturtean hezkuntza sistema ikasleak galtzen hasi zen arte: ikasturte batetik bestera ikasleen %1,2 galdu zituzten.

Haur Hezkuntza

Gorabeheratsua. Haur Hezkuntzako datuei erreparatuta, bilakaera gorabeheratsua izan dute. Duela hogei urtetik, %35 handitu da matrikula kopurua, baina duela hamar urte baino %13 ikasle gutxiago daude, eta duela bost baino %14 gutxiago. 2013-2014ko ikasturtean hasi zen gainbehera: orduan baino %16 ume gutxiago daude.

Lehen Hezkuntza

Igoera, geldotuz. Pixkanaka-pixkanaka, jaiotza tasaren jaitsiera Lehen Hezkuntzan ere nabaritzen ari dira: duela hogei urte baino %34,6 ikasle gehiago daude; duela hamar baino %9,6 gehiago; eta duela bost baino %1,1 gehiago. 2018-2019ko ikasturtetik, ikasleen %1,7 galdu dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.