Balentria, eta bizirik da

GBCk 93-92 irabazi dio Estudiantesi, atsedenaldian 22 puntuz atzetik egon eta gero. Gipuzkoarrek mailari eusteko lehian segitzen dute

GBCko Zeislof saskiaratze bat egiteko ahaleginean. GORKA RUBIO / FOKU.
ainara arratibel gascon
2019ko apirilaren 7a
00:00
Entzun
Denboraldi honetan, Delteco Gipuzkoa Basketen patua izan da ondo bideratuak zituen partidakazken minutuetan galtzea. Atzo, ordea, kontrakoa egin zuen. Atsedenaldian, 31-53 zihoan galtzen. Baina, bigarren zatian 62 puntu eskuratu eta gero, balentria egin zuen, eta funtsezko garaipena lortu zuenmailari eusteko borrokan Estudiantesen aurka: 93-92. Lehia horretan bete-betean sartu du, gainera, atzoko aurkaria.

Estudiantesek hobeto hasi zuen lehia. Erasoan eraginkor aritu zen, eta Cooken hirukoak amesgaizto izan ziren Valdeolmillosen taldearentzat. Atsedenaldirako minutu bat falta zela, 24 puntuz zen atzetik: 29-53.

Mailari eusteko itxaropena zapuztuz zihoan gipuzkoarrentzat, baina, bigarren zatian, goitik behera aldatu zen lehia. Defentsan estutu egin zuen GBCk, eta, erasoan, min handia egiten hasi ziren Burjanadze (26), Zeislof (19 puntu) etaBobrov. GBCk aldea murriztu ahala, Estudiantes urduri jartzen hasi zen. Bisitariei saskia txiki egin zitzaien. Lehia amaitzeko minutu bat falta zela, aurretik ziren gipuzkoarrak, Bobroven sartutako jaurtiketa libre bati esker: 93-92.Hala amaitu zen lehia.

Kirolbet Baskoniak, berriz,Murtzian jokatuko du gaur (12:30). Etxeko taldea jaitsiera postuetako borrokan dago, baina, Sito Alonsok taldearen gidaritza hartu duenetik, hobeto ari da.

Bestalde, Euroligak atzo jakinarazi zituen CSKAren aurkako final-laurdenetako kanporaketako ordutegiak. Lehen bi lehiak Moskun izango dira, hilaren 16an eta 18an, 19:00etan. Gasteizen lehena 24an jokatuko da, 20:30ean, eta, laugarrena beharko balitz, berriz, ordu berean 26an. Kanporaketa bosgarren partidan erabakitzen bada, Moskun jokatuko da, maiatzaren 1ean, 19:00etan.

Araskirentzat erabakigarri

Gaur jokatuko da, bestalde, Espainiako Ohorezko Mailako liga erregularreko azken jardunaldia. Bertan kanporaketetarako sailkatzea izango du jokoan RPK Araskik. Arabarrek Cadi la Seuren pabiloian jokatuko dute, eta, irabaziz gero, barruan izango dira. Zazpigarren sailkatu izango dira, eta Girona izango dute aurkari. Galduz gero, haatik, Mann Filterrek, Al Qazeresek eta Embutidos Pajarielek zer egiten duten zain egon beharko du Madelen Urietaren taldeak.

Lointek Gernika Bizkaia eta IDK Gipuzkoa sailkatuta daude.Gernikak Mann Filterren pistan jokatuko du, eta, irabaziz gero, kantxa faktorea alde izango du Valentziaren aurkako kanporaketan. IDK-k, berriz, aurka izango du kantxa faktorea Cadi la Seuren kontrako kanporaketan. Gaur, Gironaren aurka ariko da, eta, irabaziz gero, inoiz baino garaipen gehiagorekin amaituko du liga erregularra: hamabost.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.