Bidasoa 34-19  Cocks

Europan, ligan bezala

Bidasoak nagusitasunez irabazi dio Cocksi, Txapeldunen Ligako ligaxkako bigarren lehian. Partida bikaina egin du defentsan

Kauldi Odriozola Bidasoako jokalaria jaurtiketa bat egiten atzoko partidan. JON URBE / FOKU.
ainara arratibel gascon
2019ko irailaren 22a
00:00
Entzun
Bidasoa. Ledo, Zabala (5), Kauldi (4, 1

p.), Esteban Salinas (2), De la Salud (2), Rodrigo Salinas (5), Seri (2) — hasierako zazpikoa— ,Cavero (2), Crowley (3, 1 p.), Serrano, Barthe (1), Renaud (3), Azkue (4), Tesoriere (1) eta Da Silva.

Cocks. Shitsko (p), Tamminen (2), Lukyanchuk (2), Ronnberg (5, 3 p.), Yury Semenov, Tsitou (1),

Gugleta —hasierako zazpikoa—,Memic, Kreicbergs, Syrjala (2), Nenita (3), Puljizovic (3) etaEugeny Semenov (1).

Markagailua. 2-3, 6-3, 8-5, 11-7, 13-8, 17-11—atsedenaldian—20-12, 21-12, 25-12, 26-14, 30-17eta 34-19.

Epaileak. Opava eta Valek (Txekia). Bi minutuz kanporatuak: Bidasoako Barthe, Tesoriere; eta Tamminen, Eugeny SemenovetaLukyanchuk.

Bestelakoak. 1.791 ikusle inguru Artalekun.

Bitik bi. Bidasoa Irunek modu ezin hobean ekin dio Txapeldunen Ligako ligaxkaria, artean jokatutako bi partidak irabazita. Atzokoan nagusitasunez hartu zuen mendean Finlandiako Cocks: 34-19. Europan jokatzea beste zerbait dela esan ohi da, are gehiago Txapeldunen Ligan. Baina aurreko sasoitik Asobal Ligan erakutsitako ezaugarriei eusten ari da nazioartean Jacobo Cuetararen taldea, eta horrek eman zion atzokoan ere garaipena. Final-hamaseirenetan egoteko ametsak bizirik dirau.

Bidasoa zerbaitetan nabarmentzen ari bada, defentsako lanean da. Atzokoan ere hala izan zen, hemeretzi gol baino ez zituelako jaso. Dena den, lehia ez zuen ondo hasi.23 urte pasatu eta gero, Europako txapelketa nagusia Artalekura itzuli zen, eta horrek eragiten dituen zirrara eta urduritasuna kontuan hartuta, lehen minutuetan kosta egin zitzaien etxekoei norgehiagokari neurria hartzea. Cocks 1-3(5. min.) jarri zen aurretik.

Baina Xoan Lledo atezainaren geldituek— lehen zatian egin zizkioten hemeretzi jaurtiketetatik zortzi geratu zituen— eta ondo amaitutako pare bat jokaldik sosegua eta hauspoa eman zizkioten Bidasoari bere jokoa egiten hasteko. Defentsan horma bat izan zen. Zirrikiturik ez zuen utzi finlandiarren ahalmen fisikoaren aurrean. Erasoan ere jokalari guztiek hartu zuten ardura, Rodrigo Salinasek eta Mikel Zabalak —atzoko golegile onena izan zen, bost golekin— gidatuta.

Cocksek bederatzi minutu eman zituzten golik sartu gabe, eta 6-1eko partziala lortu zuten Jacobo Cuetararenek (7-4, 13. min). Gero lauzpabost goleko errentari eutsi zion Bidasoak. Finlandiarrak hiru golera jarri ziren, 13-10, baina Cuetararen taldeasei gol aurretik joan zen atsedenaldira: 17-11.

Abantaila erosoa zen hori bigarren zatirako. Baina Europan arriskutsua izan ohi da komeni baino gehiago lasaitzea. Hori dela eta,azeleragailua zapaldu zuen Bidasoak, eta arrabola bat balitz bezala aurretik eraman zuen Cocks bigarren zati hasieran.Hor hautsi zuen partida.

Gol festa izan zen: Kauldi, Ronnberg, Salinas, Seri, De la Salud...Hamalau goleko errenta izatera iritsi zen Bidasoa. Azken hamabost minutuetan ederki gozatu zuten bai jokalariek, baita zaleek ere. Ospakizuna izan zen amaieran. Hurrengo asteburuan jokatuko du Irungo taldeak ligaxkako hirugarren partida, Artalekun, Rabotniken aurka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.