GAKOAK

2020ko otsailaren 11
00:00
Entzun
Uztailaren 1era arteko epea dute arrantzaren inguruko akordio bat egiteko. Hauek dira gakoetako batzuk.

Kuoten banaketa. Akordiorik ez badago, banaketaren zatia dezente txikitu daiteke EBko kide guztientzat. Erresuma batuak EBko kuoten %30 dauzka; horiek gabe, EBko arrantzaleei harrapatzeko arrain gutxiago geratuko zaie. Kuotekin loturik, beste arrisku bat izan daiteke autoesleipena; horrek eragina izango luke EBren barruko banaketan —kuota osoa handitzen ez badu —, merkatuan eta arrain espezie batzuen iraupenean.

Lekualdatze masiboa. Akordiorik ezean, baliteke Erresuma Batuko uretatik botatzen dituzten Espainiako eta Frantziako ontzi asko —baita atlantikoan arrantzan egiten duten beste batzuk ere, hala nola Herbehereetakoak eta Belgikakoak— Bizkaiko golkora joatea arrantzara; Frantziako uretara, bereziki. Bakarrik Espainiako bandera dutenak kontuan hartuta, 92 ontzi daude —gehienak galiziarrak—.

Euskal ontziak. Iparraldean ez bezala, Hego Euskal Herriko arrantzontzi gutxi dabiltza Erresuma Batuko uretan—hiru—, baina beste barkuek hango kaletan dituzten kuotak trukerako erabiltzen dituzte Bizkaiko golkoan, Frantziako uretan, arrantzatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.