Gernikak, IDK-k eta Araskik irabazi behar dute gaur

2019ko apirilaren 14a
00:00
Entzun
Espainiako Ohorezko Mailako final-laurdenetako bigarren partida jokatuko dute gaur Lointek Gernika Bizkaiak, IDK Gipuzkoak eta RPK Araskik. Hirurek galdu zuten kanporaketako lehen partida; beraz, irabazi beharra daukate gaur, sasoiari agur ez esateko. Donostiarrak eta gasteiztarrak etxean ariko dira, Cadi La Seu (12:15) eta Gironaren aurka (20:00), hurrenez hurren. Gernikarrek, berriz, Valentzian (Herrialde Katalanak) jokatuko dute (20:00). Garaipena lortuz gero, euskal taldeek asteazkenean jokatuko lituzkete neurketa erabakigarriak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.