180 ikastaro EHUren udako ikastaroetan

Atzo egin zuten aurkezpena Miramar Jauregian. JON URBE / FOKU.
2021eko maiatzaren 27a
00:00
Entzun
EHU Euskal Herriko Unibertsitateak 40. aldiz eginen ditu aurten Udako Ikastaroak. 180 ikastaro eskainiko dituzte, guztiak presentzialki eta online modalitateetan. Ikastaroen egoitza nagusian, Donostiako Miramar jauregian, lau ikastaro bertzerik ez dituzte eginen. Hezkuntza, zahartzaroa, iraunkortasuna, COVID-19aren pandemia, gobernantza ereduak, genero gaiak eta euskal kultura izango dira aurtengo ardatz nagusiak. Sona handiko izenak egongo dira aurtengo aldian: besteak beste, Cristina Iglesias artista, Karmele Jaio idazlea, Carlos Duarte ekologoa eta Antoni Trilla epidemiologoa.

Itziar Alkorta Udako Ikastaroen zuzendariak nabarmendu du aurten gainera ikastaroa hasten den egunean bertan ematen ahalko dela izena. 40. urteurrenaren karietara, ekitaldi instituzional berezi bat eginen dute urrian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.