Irudia. Errenteria (Gipuzkoa)

«Egiturazko» sexismoa salatu dute

FOKU.
2018ko uztailaren 19a
00:00
Entzun
Herenegun goizaldean gertatutako sexu eraso bat salatzeko, manifestazioa egin zuten atzo Errenterian (Gipuzkoa). Erasoa sufritu zuen emakumeak egunean bertan jarri zuen salaketa bikotekide ohiaren aurka, eta udalak protokoloa abiatu zuen; Segurtasun Sailak jakinarazi zuenez, bikotekide ohiak goiz hartan bertan bere buruaz beste egin zuen. Atzo iluntzean, ehunka herritar batu ziren mugimendu feministak deitutako protesta batean; udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak ere babestu zuten, eta ordezkariak igorri zituzten. Indarkeria sexistak «oinarrian daukan arazo sakona» salatu zuten, besteak beste, udaleko bozeramaileek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.