Patxi Bilbao. Entrenatzaile ohia

«Urdaibaik teorian aldea marka dezake, gaurko baldintzekin»

Aitor Manterola Garate.
Donostia
2018ko irailaren 2a
00:00
Entzun
Hainbat urtez Urdaibaiko entrenatzaile izan zen Patxi Bilbao; punta-puntan ibili zuen Bermeoko trainerua. 2008an utzi zuen arraun mundua, Kanaria uharteetara lanera joateko. Han bizi da orain ere. Atzo goizean, Santurtzirekin azaldu zen Donostiako portuan. Gaur gertutik erreparatuko dio estropadari.

Zer egiten duzu zuk Kontxaren atarian Santurtzirekin?

Ikerri [Zabala arraunlari eta entrenatzailea] laguntzera nator, mutilak animatzera. Eskatu egin dit, eta nola esan ezetz. Iaz ere egon nintzen Bermeon haiekin, kanporaketa aurreko bi larunbatetan, entrenamenduetan.

Zertan ari zara laguntzen?

Iker lasaiago dago ikusita nik ere babesten ditudala egin duena eta hartuko dituen erabakiak. Zerbait zehatza eskatzen badit, lagundu egiten diot.

Zer itxura hartzen diozu estropadari?

Irekia dago. Urdaibai dago gogor, eta esperientzia handiko taldea da. Baina itsasoan erakutsi behar da. Beste talde batzuk ere badaude lana eman dutenak. Garrantzitsua izango da ondo geratzea bigarren iganderako, eguraldia alda daitekeelako. Baldintza onak daude gaurko, eta teoriak esaten du Urdaibaik marka dezakeela alde handia baldintza horiekin, baina praktikan ikusiko dugu. Errespetua zor zaie aurkari guztiei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.