ERREAKZIOAK

2018ko azaroaren 1a
00:00
Entzun
«Zuhurtziaz hartzen dugu trafikoaren eskumena Nafarroaren esku uzteko akordioa. Ados gaude, sakonean beste gairik ez badago. Horrelako erabaki batek ez du balio behar Guardia Zibilak edo Polizia Nazionalak Nafarroan duten presentzia murrizteko. Polizia gehiagoren sinonimoa segurtasun handiagoa da».

UPN

«Trafiko eskumena behin betiko eskualdatzea harro egoteko motibo bat da, mugarri historiko bat, eta froga bat Nafarroako Gobernuak autogobernuan sakontzeko asmoa duela. Nafarroako Gobernu ugariren, Geroa Bairen eta laukoaren gainerako indarren aldarrikapen historiko bat da».

Koldo Martinez Geroa Baiko bozeramailea

«Bilerak elkarrizketa jokaleku bat zabaltzen du, gure komunitateari mesede egingo dioten alorretan akordioak lortu ahal izateko. Espero dut harreman instituzional errazagoa izatea, azpiegituretan, inbertsioetan, eskumenen eskualdaketan eta Hitzarmen Ekonomikoan akordioak gauzatu ahal izateko. Elkarrizketaren bideak erakusten du badagoela era bat frontismotik aldendutako politika egiteko, interes orokorra eta herritarren ongizatea lehenesteko».

Maria Txibite PSNko idazkari nagusia

«Sanchezen gobernuak men egin dio euskal nazionalismoari, nazionalismoaren eta ETAren aldarrikapen historiko bat onartuta».

Ana Beltran PPNko presidentea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.