Alemaniak 3.500 langile hartuko ditu iruzurrak kontrolatzeko

Erredakzioa
Donostia
2019ko otsailaren 21a
00:00
Entzun
Lan merkatuan gertatzen diren iruzurren aurkako borroka areagotzeko lege proiektu bat onartu zuen atzo Alemaniako Gobernuak. Lege horrek 3.500 enplegu sortuko ditu ikuskatzaileen artean. Gaur egun, 7.900 daude.

«Lan merkatu bidezkoagoa eta antolatuagoa nahi dugu», azaldu zuen Olaf Scholz Finantza ministroak, lege proiektua aurkeztean. Onartu zuen abusuak gertatzen direla kontratazioetan, eta kasu batzuetan «ia-ia esplotazio egoerak» pairatzen dituztela langileek. Sasoikako langileek bizi dute egoerarik makurrena.

Ezkutuko ekonomia egon badagoela onartu zuen Scholzek. Azken ikerketen arabera, urtean 1.800 milioi euroren galera ekartzen dizkie ezkutuko ekonomiak aurrekontu publikoei.

Inoiz baino langile gehiago

Gaur egun 45,2 milioi okupatu daude Alemanian, inoizko kopururik handiena, eta 1,5 milioi lanpostu daude bete gabe, asteartean Enplegu Agentzia Federalak azaldu zuenez. Langabeak 2,4 milioi dira (aktiboen %5,3), Baina badira azpienpleguan dauden 3.2 milioi langile ere, hau da, legearen barruan baino oso enplegu prekarioekin. Oinarrizko gizarte prestazioak lau milioi lagunek eskuratzen dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.