ARAU HAUSTEAK (2019)

2020ko uztailaren 4a
00:00
Entzun
Sailburuak aurkeztu zituen bezala:

1. Ez da jakinarazi aldaketa ez funtsezko bat hondakin handien birrintze prozesuan..

2. Ez da jakinarazi aldaketa ez funtsezko bat: ontziaren eskuinetarako lur-betelanari buruzkoa.

3. Ez du zabortegian sortutako gasen bilketa edota tratamendurik.

4. Azaleko uren kontrolen aldizkotasuna ez du betetzen.

5. Lurrazaleko eta lurpeko uren analisien txostenetan hutsak daude. Metal disolbatuak neurtzen dira, eta ez kopuru totalak.

6. Uren isurketan garrantzi gutxiko parametroren bat gainditzen du (Gipuzkoako Urak).

7. Zabortegian beherako lixibiatuetan garrantzi gutxiko parametroren bat gainditu du.

8. Balorizazio plantan tratatutako eraikuntza eta eraispen hondakinen muga gainditu du.

9. Barne lanetan erabilitako eraikuntza eta eraispen hondakinen muga gainditu du [%10 zen muga, eta %16 sartu zuten].

10. Butano botilen, su itzalgailuen eta baterien pilaketa kanpoaldean.

11. Hondakin batzuk deuseztatzen dituzte aurretik balorizazio aukerarik ez dagoela justifikatu gabe.

12. Ez du 191212 LER kodedun hondakinen oinarrizko karakterizaziorik [Guztien %16,1 ziren].

13. Ez du XXXX99 LER kodearekin onarturiko hondakin batzuen oinarrizko karakterizaziorik.

14. Ez du karakterizaziorik ispilu-sarrera duen 170504 LER kodedun hondakinaren arrisku mailaren inguruan. 170503 LER kodean zehaztutakoak ez dira lurra eta harriak dira. [Guztien %35,2 dira]

15. Ez ditu betetzen balorizatu daitezkeen hondakinak bereizteko baldintzarik: papera, kartoia, egurra, plastikoak, ontziak.

16. Ontziaren ezkerraldeko plastiko geruza iragazgaitzak urratuta daude.

17. Kanpoan, eta beste hondakin arriskutsu batzuen alboan, bidoiak eta solteko gaien ontziak (GRGak) bezalako hondakin arriskutsuak pilatzen dituzte.

18. Ingurumen baimenean ageri ez diren hondakin arriskutsuak daude. 200123 eta 200135 LER kodedun gailu elektriko edo elektronikoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.