Zarrakazteluko sutea nahita piztua izan daitekeela dio Remirezek
Astelehen eguerdian piztu zen sua Zarrakaztelun (Nafarroa), eta Nafarroako Suhiltzaileek herenegun goizean lortu zuten kontrolpean hartzea. Javier Remirez Nafarroako Gobernuko Presidentetza, Berdintasun, Funtzio Publiko eta Barneko kontseilariak sutearen inguruan hitz egin zuen atzo, eta adierazi zuen lehen zantzuen arabera sutea nahita piztua izan daitekeela. Hori dela eta, sutearen egilearen bila ari dira. Remirezen arabera, ikerketa martxan da, eta Guardia Zibilaren Seprona zerbitzuaren ardurapean dago.
Suteen delitua zigor kodean dagoela gogorarazi du kontseilariak, baita kartzela zigor handiak jarri daitezkeela ere. Suteak piztu nahi dituztenek Foruzaingoa eta Guardia Zibila «aurrean izango» dituztela ere esan du.
Hainbat foku zituen suteak, gehienak Zarrakaztelu inguruko pinudietan eta jasotako labore zelaietan.
Gaiak
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.