Hiru pertsona atxilotu dituzte Gipuzkoan jihadismoarekin lotuta

Sarean «terrorismoa goratzea» egotzi diete. Poliziak Urnietan, Ibarran eta Urretxun egin du operazioa, eta tiroak entzun dituzte lekukoek

Poliziaren furgonetak Ibarran, atzo goizean. TOLOSALDEKO ATARIA.
Erredakzioa
Donostia
2019ko uztailaren 24a
00:00
Entzun
Espainiako Poliziak hiru pertsona atxilotu zituen atzo Gipuzkoan, Interneteko sare sozialen bidez ISIS Estatu Islamikoari laguntzea leporatuta. Urretxun, Urnietan eta Ibarran izan ziren atxiloketak eta miaketak. Poliziaren arabera, «talde homogeneo eta kohesionatu bat» osatzen zuten hiru atxilotuek. 27 urte dituzte, eta marokoar jatorria dute.

Poliziaren arabera, pertsona horiek harremana zuten «Gipuzkoako zirkulu salafistekin», eta, talde jihadistek Interneten zabaltzen dituzten «gorroto eta indarkeriazko» mezuen kontsumitzaile izan ondoren, emana zuten horrelako edukiak zabaltzeko jauzia. Poliziaren esanetan, kontrolpean zituztenez, azkenaldian murriztu egin zuten Interneteko jarduna, eta aurrez aurreko harremanen bidez zabaltzen zituzten mezuak.

Polizia ugarik parte hartu zuten atzoko operazioan. Ibarran, bost furgonetak inguratu zuten Emeterio Arrese kalea. Hogeita hamar agente inguruk parte hartu zuten, eta, lekukoen arabera, pistolak eskuetan sartu ziren etxe bat miatzera. Luze iraun zuen, 06:00etatik 12:00etara. Lekuko batek BERRIAri azaldu dionez, 07:25 aldera hiru tiro entzun ziren inguru horretan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.