Errusiako Munduko Kopa: G multzoa. Belgika

Erasoari zerbait falta

Erasoari zerbait falta.
Aitor Manterola Garate.
2018ko ekainaren 17a
00:00
Entzun
Urteak dira Belgikak handiren bat egin behar duela iragartzen hasi zirenetik. Tokatu zaiolako parean sekulako jokalari on multzoa. Baina badoaz urteak aurrera, eta ez du lortzen emaitza handirik. Aurreko Munduko Kopan, esate baterako, final-laurdenak ez zituen gainditu, Argentinaren aurka galdu ondoren (1-0). Ez zuen txapelketa txarra egin, ezta gutxiago ere, baina aurreikuspenetan eta selekzioaren inguruan antzematen zen distirarik ez zuen erakutsi.

Kolpe handiagoa hartu zuen duela bi urteko Eurokopan, Galesen aurka final-laurdenetan galdu eta gero (3-1). Munduko Kopan bezala, Marc Wilmots entrenatzaileak ez zuen jakin izan jokalari on multzoari etekina ateratzen, eta federazioak beste aro bati ekitea erabaki zuen.

Roberto Martinez kataluniarra Ingalaterrako futboletik atera, eta Belgikan dabil bi urtez lanean. Ematen du eman diola taldeari lehen ez zuen zerbait, eta orain talde itxura badu, gutxienez, jokalari distiratsuz beteriko selekzioak. Baloiaren inguruan antolaturiko taldea da, eta edozeini sekulako ezustekoa emateko modukoa, baina, ezinbestean, defentsako lan ona gehituko beharko dio aurrekoari. Hori dena ondo bateratu eta uztartu ezean, beste txapelketa bat igaroko zaie jokalari on hauei ezer handirik lortu gabe.

De Bruyne, Hazard eta Mertens dira erasoko jokoan gehien nabarmentzen direnak, eta Lukaku golegilea ere hor da. Bada ikusmina orain ere zer egin dezakeen Belgikak txapelketa handi batean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.