Irudia. Bilbo

Goirizelaiak hartu du PuntuEusen buruzagitza

2017ko otsailaren 2a
00:00
Entzun
Aldaketak egin dituzte PuntuEus fundazioan. Joan Mari Torrealdai euskaltzaina izan da lehendakaria, eta haren lekukoa Iñaki Goirizelaiak hartuko du orain, EHU Euskal Herriko Unibertsitateko errektore ohiak. Aurrera begirako erronkak ere zehaztu ditu fundazioak. Lau aipatu dituzte: esparru digitalean euskararen erabilera indartzea, .eus Euskal Herriko hirugarren domeinu izatea, komunitatea zabaltzea, eta .eus erreferentzia bihurtzea. 6.000 domeinuren langa gainditu dute, eta prezioa jaitsi egin da: 29 euro izango da domeinua erregistratzea; lehen, 50.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.