EGITARAUA

2022ko apirilaren 27a
00:00
Entzun
San Prudentzio eta Estibalizko Ama Arabako zaindariei eskainitako jaien egitarauak maiatzaren 1era arteko ekitaldiak ditu. Hau da egitaraua:
Gaur: San Prudentzioren erretreta
20:00-21:00. San Prudentzioren erretreta, Plaza Berrian, udaletxeko balkoitik.
21:00-22:00. San Prudentzioren erretreta, Probintzia plazan, Arabako Foru Aldundiaren balkoitik. Tartean, Hutsun eta Ortzi, eta Hika Teatroaren emanaldiak. Horren ostean, suak.
23:30. San Prudentzioko danborrada. Gastronomia elkarteetako taldeen topaketa, Probintzia plazan, eta, gero, desfilea alde zaharrean eta hirigunean.
00:30. Dantzaldia, Joselu Anaiak musika taldearekin, Arka plazan.
Bihar: San Prudentzio eguna
09:00. Araba zortzikoa, Probintzia plazan, Arabako Foru Aldundiko txistularien eta tronpetarien bandaren eskutik.
11:00. Prozesioa Armentiako baselizan, eta, ondoren, meza. Elizkizuna amaitzean, aurreskua eta Araba zortzikoa agintariei. Ostean, Arabako Dantzarien Biltzarraren dantza emanaldia.
12:30. Herri kirolen erakustaldia, Armentian.
18:00. Trikidantz musika taldearekin erromeria.
18:00-20:30. Haurren danborrada, Probintzia plazan, Plaza Berrian eta Andre Mari Zuriaren plazan.
20:30-21:00. Haurrentzako txokolate jana, Plaza Berrian, Arabako Gozogileen Elkartearen eskutik.
21:00. Rocka familian kontzertua, Plaza Berrian.
Maiatzaren 1a, igandea: Estibalizko Andre Mariaren eguna
09:00. 27. pintura lehiaketa, Estibalizen.
11:00. 28. sukaldaritza lehiaketa, Arabako patata oinarri hartuta.11:00. Meza santutegian, Manuel Iradier abesbatzarekin.
12:00. Pertsona gorrentzako meza, keinu hizkuntzan.
12:30. Herri kirolen erakustaldia eta Arabako 29. aurresku eta dantza solteko txapelketa, Estibalizen.
14:30. Herri bazkaria.
17:00. Arabako hirugarren bola-joko txapelketa mistoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.