IKERKETA

2021eko abuztuaren 27a
00:00
Entzun
EHU Euskal Herriko Unibertsitateko Elikadura Jasangarria taldeko Marta Arroyo eta Naiara Martinez irakasleek egin dute ikerketa, campusetan dauden makina guztiak aztertuz (202).
TESTUINGURUA
OME Osasunaren Mundu Erakundea. OMEk dio obesitateari aurre egiteko faktoreen artean bat elikadura ingurunea deitutakoa dela. Erakundeetako elikadura testuinguruak: ikastetxeak, unibertsitateak, lantokiak... Osasun erakundearen arabera, horiek dira ingurune aproposak osasuna lantzeko eta elikadura osasuntsua sustatzeko.
METODOLOGIA
Balio nutrizionala. Kontsumoaren, Elikagaien Segurtasunaren eta Nutrizioaren Espainiako Agentziaren eta Erresuma Batuko Osasun Sailaren irizpideak erabili dituzte balio horiek neurtzeko.
Prozesatze maila. NOVA izeneko sailkapena erabili dute.
Sustapena eta kokapena. Marketinerako erabiltzen diren irizpideei jarraitu diete.
ONDORIOAK
Gehien saltzen direnak. Gozokiak saltzen dira gehien (%23,4), kafea dago hurrena (%20,3), eta aperitibo gaziak gero (% 11,7).
Balio nutrizional eskasa. Balio apala dute aztertutako produktuen %48,6k.
Prozesatuak gehienak. Makinetan topatutako elikagaien %73,8 dira ultraprozesatuak.
Prezioak eta sustapena. Balio nutrizional apala dutenak dira merkeenak, eta gehien sustatzen direnak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.